Binakakoa
Jardunaldi erabakigarria
Binakakoa: Gonzalez-Laskurain eta Olaizola II-Begino, finalerdietan
Erredakzioa
Labriteko emaitzarekin, Oinatz Bengoetxeak eta Albisuk hamar tanto egitearekin nahiko izango dute finalerdietan izateko.
Binakako Txapelketako finalerdiak ia erabakita daude. Xala-Barriola, Gonzalez-Laskurain eta Aimar Olaizola-Begino bikoteek txartela ziurtatu dute, azken bikotea zein izago den ezagutzea baino ez da falta da eta igandeko partidan erabakiko da, Eibarren.
Gonzalez eta Laskurain pilotariek osatutako bikoteak Saralegi eta Apraiz mendean hartu dute Gernikan (22-15). Sailkatzeko aukerarik ez zuten Saralegik eta Apraizek, baina aurpegia eman eta lehiatu dute.
Finalerdietarako beste txartela Iruñako Labriten izan da jokoan. Olaizolak eta Beginok Titin eta Beroiz gainditu dituzte (22-11) eta hurrengo kanporaketarako sailkatu dira.
Emaitza honekin, Oinatz Bengoetxeak eta Albisuk hamar tanto egitearekin nahiko izango lukete finalerdietan izateko.