Binakakoa
Larunbatean, 17:15ean
Irujo eta Olaizola II.a, Bizkaia pilotalekuko estreinaldian
Erredakzioa
Martinez de Irujo-Merino II.aren eta Aimar Olaizola-Beginoren arteko finalerdietako ligaxkako norgehiagoka Miribillako pilotalekuan jokatuko da.
Juan Martinez de Irujo-Davi Merinok eta Olaizola II-Aritz Beginok, Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatuko dute finalerdietako ligaxkako lehen partida. Miribillako frontoiak Binakako Txapelketako finala ere hartuko du, baina lehenago pilotazaleek finalerdietako partida bikaina ikusi ahalko dute.