Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

Aldaketa

Jon Mariezkurrenak Asperekin jokatuko du Binakako Txapelketa

L.E. | EITBMEDIA

Berriozarreko atzelaria kontratu gabe dago Baikotik kanpo geratu ostean, baina Asperekin Binakakoan bakarrik arituko da. Ostiralean, Rezustak Binakakoa Asperekin jokatuko duela iragarri zuten.

  • Jon Mariezkurrena

    Jon Mariezkurrena. Irudia: ETB.

Jon Mariezkurrenak Asperekin jokatuko du Binakako Txapelketa. Atzelaria Baikon aritu da orain arte baina, enpresarekin lehian, kontratua berritu gabe geratu zen pilotarietako bat izan zen. Orain koadrotik kanpo zegoen, Aspek Binakakoa jokatzeko aukera ematea erabaki duen arte.

Halaber, ostiralean jakin genuen Beñat Rezusta Aspeko pilotaria Baikorekin arituko dela Binakakoan. Bi enpresek akordioa egin dute azken aldian Aspeko pilotarien nagusitasunaren aurrean lehiaren oreka berreskuratzeko helburuarekin.