Publizitatea
Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

2021/01/15

13:22

Binakako txapelketa

3. jardunaldia

Bengoetxea VI.a - Aranguren vs Peña II.a - Albisu, gaur, Amorebietan

EITB MEDIA

Hirugarren jardunaldia jokatuko da asteburu honetan, lehen neurketa gaueko 22:15an hasiko da eta zuzenean eskainiko da EITBn.

1:03
Oinatz Bengoetxea
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Binakako Txapelketako hirugarren jardunaldia gaur hasiko da Amorebietan, Artolaren ordez Bengoetxea VI.a Arangurenekin batera arituko da Peña II.a eta Albisu bikotearen kontra.

Larunbatean, partidarik galdu ez duen Olaizaola II.a - Rezusta bikoteak Urrutikoetxearen - Imazen kontra neurtuko ditu indarrak Bilbon, eta, igandean, Jaka - Martija vs Ezkurdia - Ladis Galarza Eibarren.

Hurrengo astelehenean Azpeitian partida ikusgarria espero da lidergoa jokoan dutela: Elezkano-Zabaleta vs Altuna-Mariezkurrena.

3. JARDUNALDIA

Bengoetxea VI.a - Aranguren vs Peña II.a - Albisu

Amorebieta-Zornotza
Ostirala, hilak 15, 22:15

Olaizaola II.a - Rezusta vs Urrutikoetxea - Imaz

Bilbo
Larunbata, hilak 16, 17:15

Jaka - Martija vs Ezkurdia - Ladis Galarza

Eibar
Igandea, hilak 17, 17:00

Elezkano II.a - Zabaleta vs Altuna III.a - Mariezkurrena II.a

Azpeitia
Astelehenena, hilak 18, 22:30

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena