Binakakoa
4. jardunaldia
Jaka-Bikuña vs Urrutikoetxea-Imaz, gaur, Zumaian
EITB MEDIA
Elezkano II.a-Zabaleta eta Olaizola II.a-Rezusta bikoteak dira sailkapeneko buruan daudenak. Neurketa guztiak zuzenean jarraitu ETB1en eta eitb.eus-en.
-
Binakako sailkapena
Asteburu honetan Binakako Txapelketako laugarren jardunaldia jokatuko da nobedade batzuekin.
Alde batetik Bikuñak Martija ordezkatuko du (mina du eskuetan), eta bestetik, Zubizarreta Peña. IIaren ordez izango da Tolosan (konfinatuta dago).
Sailkapenari dagokionez bi bikote daude goiko partean jokatutako partida guztiak irabazita: Elezkano II.a-Zabaleta eta Olaizola II.a-Rezusta.
Partida guztiak zuzenean jarraitu ETB1en eta eitb.eus-en.
4. JARDUNALDIA
Ostirala 22, Zumaia
22:15, Jaka-Bikuña vs Urrutikoetxea-Imaz
Larunbata 22, Tolosa
17:30, Ezkurdia-Galarza vs Zubizarreta-Albisu
Igandea 23, Bilbon
17:00, Olaizola II.a-Rezusta vs Altuna II.a-Mariezkurrena
Astelehena 24, Gernikan
22:15, Elezkano II.a-Zabaleta vs Bengoetxea-Aranguren