Binakakoa
5. jardunaldia
Bengoetxea VI.a - Aranguren VS Ezkurdia - Ladis Galarza, gaur, Mallabian
I. A. | EITB MEDIA
Elezkano II.ak eta Zabaletak Iruñean defendatuko dute lidergoa larunbatean. Partida guztiak, zuzenean, TB1en eta eitb.eus-en.
-
Oinatz Bengoetxea
Asteburu honetan Binakako Txapelketako 5. jardunaldia jokatuko da; Bengoetxea VI.a - Aranguren VS Ezkurdia - Ladis Galarza partidarekin hasiko, gaur, Mallabian.
Sailkapenari dagokionez Elezkano II.a-Zabaleta bikotea oso indartsu dago eta jokatutako lau partidak irabazi ditu. Sailkapenean hiru garaipenekin bi bikote daude, Altuna III.a - Mariezkurrena II.a eta Olaizola II.a - Rezusta.
Bestalde, oraindik neurketarik irabazi gabe dagoen bikotea Bengoetxea VI.ak (Artolaren ordez jokatzen ari da) - Arangurenek osotzen dute.
5. JARDUNALDIA
Mallabia, ostiralean, 22:15ean
Bengoetxea VI.a- Aranguren VS Ezkurdia - Ladis Galarza
Labrit (Iruñea), larunbatean, 17:15ean
Elezkano II.a - Zabaleta VS Peña II.a - Albisu
Bilbo, igandean, 17:00etan
Jaka - Martija VS Olaizola II.a - Rezusta
Amezketa, astelehenean, otsailaren 1ean, 22:30ean
Urrutikoetxea - Imaz VS Altuna III.a - Mariezkurrena II.a