Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

9. jardunaldia

Olaizola II.a - Rezusta eta Peña II.a - Albisu, gaur, Larrabetzun

I.A. | EITB MEDIA

Asteburuko egoitzak Larrabetzu, Markina, Tolosa eta Zestoa dira. partida guztiak ETB1en eta eitb.eus-en jarraitu.

1:19
Olaizola-Rezusta eta Peña-Albisu, pilota aukeraketan

Binakako Txapelketako zortzi jardunaldi jokatuta Elezkano II.a - Zabaleta eta Altuna III.a - Mariezkurrena II.a bikoteek agintzen dute sailkapenean.

Zazpi partida irabazi dituzte eta lehengo bi postuetan daude, sendo; hirugarren eta laugarren tokietan Olaizola II.a - Rezusta eta Peña II.a - Albisu bikoteak daude bost partida irabazita eta gaur elkarren aurka jokatuko dute.

Sailkapeneko beheko postuetan Urrutikoetxea - Imaz eta Ezkurdia - Ladis Galarza daude hiru neurketa irabazita eta bakarrarekin eta azken bi postuetan Artola (Bengoetxea) - Aranguren eta Jaka - Martija daude.

9. jardunaldia

Larrabetzu
Otsailak 26, ostirala, 22:00

Olaizola II.a - Rezusta vs Peña II.a - Albisu

Markina
Otsailak 27, larunbata, 17:15

Bengoetxea VI.a - Aranguren vs Urrutikoetxea - Imaz

Tolosa
Otsailak 28, igandea, 17:00

Jaka - Martija vs Elezkano II.a - Zabaleta

Zestoa
Martxoak 01, astelehena, 22:30

Ezkurdia - Ladis Galarza vs Altuna III.a - Mariezkurrena II.a