Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

13. jardunaldia

Aretxabaletak konfinatua dagoen Imaz ordezkatuko du gaur

EITB MEDIA

Beraz, Urretxuko pilotalekuan Elezkano II.ak eta Zabaletak Urrutikoetxea eta Aretxabaleta bikotearen kontra jokatuko dute.

  • Urrutikoetxea eta Imaz

    Urrutikoetxea eta Imaz. ETBko bideo batetik ateratako irudia.

Binakako Txapelketako 13. jardunaldia jokatzen hasiko da gaur.

Urretxuko pilotalekuan, 22:00etatik aurrera, eta ETB1en eta eitb.eus-en zuzenean ikusgai, lehen postuan dauden Elezkano II.ak eta Zabaletak Urrutikoetxearekin eta *Imazekin neurtuko dituzte indarrak (*Aretxabaletak ordezkatuko du Oiartzungo pilotaria, konfinatuta baitago).

Larunbatean, Lekeition, azken bi postuetan dauden Jaka-Martija eta Artola-Aranguren bikoteen arteko neurketa izango da, eta igandean, Eibarko Astelena pilotalekuan, asteburuko partida handia, bigarren eta hirugarren postuetan dauden Altuna III.a-Mariezkurrena eta Peña II.a-Albisu bikoteen artekoa.

12 partida jokatuta, zortzina garaipen lortu dituzte, eta lehen itzulian Altunak eta Mariezkurrenak erdietsi zuten garaipena doi-doi (22-21); beraz, ikuskizuna ziurtatuta dago.

Astelehenean, jardunaldiko azken partida jokatuko da Zumaian. Olaizola II.a-Rezusta eta Ezkurdia-Ladis Galarza aurrez aurre, bi bikoteek garaipena behar dute euren helburua lortzeko borrokan jarraitzeko.

13. JARDUNALDIA

Ostiralean, 22:00etan, Urretxun

Urrutikoetxea-Aretxabaleta vs Elezkano II.a-Zabaleta

Larunbatean, 17:00etan, Lekeition

Jaka-Martija vs Artola-Aranguren

Igandean, 17:00etan, Eibarren

Altuna III.a-Mariezkurrena vs Peña II.a-Albisu

Astelehenean, 22:30ean, Zumaian

Olaizola II.a-Rezusta vs Ezkurdia-Ladis Galarza

2021EKO BINAKAKO TXAPELKETAKO LEHEN LIGAXKAKO SAILKAPENA

Bikoteak Partidak Tantoak
Jokatuta
Irabazita Alde Kontra +/-
1.a
Elezkano II.a - Zabaleta
12 9 252 170 +82
2.a Peña II.a - Albisu 12 8 243 205 +38
3.a Altuna III.a - Mariezkurrena II.a 12 8 214 184 +30
4.a Olaizola II.a - Rezusta 12 6 223 198 +25
5.a Urrutikoetxea - Imaz
12 5 205 241 -36
6.a Ezkurdia - Ladis Galarza 12 5 184 225 -41
7.a Jaka - Martija 12 4 196 242 -46
8.a Artola - Aranguren 12 3 192 243 -51