Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

Finalerdietako ligaxka

Elezkano eta Zabaleta, Binakako lehen finalistak

A. A. | EITB MEDIA

Finalerako sailkapena lortu dute Jon Ander Peña eta Jon Ander Albisuren aurka 22-8 irabazita, Bilboko Bizkaia pilotalekuan.

1:18
Danel Elezkano eta Jose Jabier Zabaleta

Danel Elezkano eta Jose Javier Zabaleta dira Binakako Txapelketako lehen finalistak, Jon Ander Peña eta Jon Ander Albisuren aurka 22-8 irabazi baitute Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatu den finalerdietako ligaxkako bigarren jardunaldia itxi duen partidan.

Maiatzaren 9ko finaleko beste postua datorren igandean jarriko da jokoan, baita Bilbon ere, Peña-Albisu eta Altuna-Mariezkurrena bikoteen arteko neurketan.

Finalerdietako azken jardunaldi horretan, Elezkano eta Zabaleta dagoeneko kanporatuta dauden Joseba Ezkurdia eta Ladis Galarzaren aurka arituko dira larunbatean Logroñoko Adarragan, sailkapenari begira garrantzirik ez duen partidan.

Garaipen horrekin, Elezkanok Binakako Txapelketako bere bigarren txapela eskuratzeko aukera izango du, 2019an Beñat Rezustarekin batera irabazi zuenaren ostean. Zabaletak, bere aldetik, hirugarrena irabazteko parada edukiko du, txapeldun izan baitzen 2013an Juan Martinez de Irujorekin eta 2018an Ezkurdiarekin.