Binakakoa
Tolosako Beotibarren
Xala-Laskurainek ezin izan dute ezer egin Irujoren nagusitasunarekin
ERREDAKZIOA
Irujok eta Barriolak Binakako Txapelketako bigarren puntua eskuratu dute Tolasako Beotibarren Xala eta Laskuraini 17-22 menderatuta.
Binakako Txapelketako bigarren jardunaldiko lehen partidan Irujok eta Barriolak, Xalak eta Laskurainek osatutako bikotea gainditu zuten sufrimendu handiarekin.
Irujo fin aritu zen eta neurketa kontrolatu zuen hasieratik, markagailuan aurretik jarriz. Xalak eta Laskurainek, bere aldtik, aurre egin zioten Iberoko aurrelari eta Leitzako atzelariari, baina ez zen nahikoa izan 22. tantora ailegatzeko.
Bikote biek berdintasuna mantendu zuten partidaren bukaerara arte (17-18), baina azken tantoetan Xalak eta Laskurainek amore eman behar izan zuten Irujo serio eta bikain baten aurrean. Iberoko pilotaria fresko mantendu zen amaierara arte eta Barriolaren hutsuneak bete zituen.
Xala-Laskurain / Irujo-Barriola: 0-1, 3-8, 5-8, 10-9, 10-10, 11-11, 12-12, 13-12, 15-13, 15-15, 15-18, 17-18, 17-22.