Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

Iruñeako Labriten

Berasaluzek eta Albisuk Binakako Txapelketako lehen puntua lortu dute

ERREDAKZIOA

Pablo Berasaluzek eta Albisuk lehen puntua eskuratu dute Eskuz Binakako Txapelketaren bigarren jardunaldian, Bengoetxea VI-Apraiz bikoteari 22-16 irabazita.

01:03
Iruñeako Labriten. Argazkia: EITB.

Hasieratik hartu dute aurrea Pablo Berasaluzek eta Jon Ander Albisuk eta berehala bost tantoko aldea ezarri dute markagailuan (6-1). Dirua urdinen alde hasi arren, berehala aldatu da. Dena dela, Oinatz Bengoetxeak eta Apraizek partidan jarraitu dute eta ez dute eskuetatik alde egiten utzi.

Bengoetxea ez dabil oraindik sasoi betean eta Berasaluze ez da gustura aritu eskuan duen minagatik. Atzeko koadroetan lan gehiago izan dute Apraizek eta Albisuk neurketaren aurreneko zatian batez ere. Urdinak tanto bakar batera jarri dira (9-8).

Bigarrenez hurbildu dira tanto batera (16-15), hala ere, ordutik aurrera, gorriek jokoaren kontrola berreskuratu dute minutu gutxitan. Ezkerreko gantxoa izan da Berasaluzeren armarik eragingarriena tarte horretan, bost tanto lortu baititu horrela Binakako Txapelketako bigarren jardunaldiko partida irabazi arte (22-16).