Binakakoa
Bilbo eta Tolosan
Beste puntu bat Olaizola II-Beroiz eta Berasaluze VIII-Albisurentzat
ERREDAKZIOA
Olaizola II.ak eta Beroizek Binakako Txapelketako hirugarren puntua lortu dute Titin III.a y Merino II.ari 15-22 irabazita. Berasaluze VIII.ak y Albisuk 9-22 menderatu dituzte Xala eta Laskurain.
Bizkaia pilotalekuan, Olaizola II.a eta Beroiz eta Titin III.a eta Merino II.aren arteko neuketa oso berdindua izan zen hasieratik. Markagailua 15-16ko emaitzarekin heldu zen norgehigoka erdira. Titin III.ak partida borobila egin zuen, oso joko bikainarekin. Baina, Aimar Olaizolaren gantxoak min egin zien partida bukaeran eta 15-22arekin bukatu zen neurketa.
Jardunaldiko beste norgehiagokan Albisuk eta Berasaluze VIII.ak 9-22 irabazi zieten Xala eta Laskuraini Tolosako Beotibarren. Jon Ander Albisuk partida kontrolatu zuen eta min handia egin zion Xalari.