Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

Binakako Txapelketa

Arretxe etxean da jada pilotakada jaso eta gaua ospitalean igarota

A.B.

Erredakzioa

Beginorekin batera Binakako Txapelketako norgehiagoka jokatzen ari zen Berasaluze-Albisu bikotearen aurka. Pilotakada gogorra jaso, partida bertan behera geratu eta ospitalera eraman zuten.

01:15
Iker Arretxe

Iker Arretxek jardunaldiko sustua eman zuen Binakako Txapelketako partidan. Larrainzargo frontoian Arretxe II-Begino bikotea Pablo Berasaluze eta Jon Ander Albisu bikotearen aurka ari ziren jokatzen.

Tantu bakarra jokatuta Albisuk pilotakada eman zion Arretxeri eta hau odoletan hasi zen. Norgehiagoka bertan behera geratu zen eta garaipena Berasaluze-Albisu bikoteari eman zioten 22-1eko emaitzarekin. Arretxe ospitalera eraman zuten.

Arretxe baikorra da eta uste du datorren jardunaldiko partida jokatzeko prest egongo dela.