Binakakoa
Bosgarren jardunaldia
Binakako Txapelketa: Xalak eta Laskurainek aise irabazi dute
Erredakzioa
Ekaitz Saralegi eta Aritz Begino 22-6 gainditu ditu Aspeko bikoteak Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan.
Xalak eta Laskurainek erraz gainditu dituzte Saralegi eta Begino Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan (22-6). Aspeko bikoteak indartsu hasi du neurketa, baina Saralegik eta Beginok 4-3koa jarri dute markagailuan. Hala ere, Xalak eta Laskurainek partidaren kontrola beregantu dute eta markagailuan aldea azkar handitu dute.
Urdinen akatsak ederki baliatu dituzte gorriek eta Xalak maisuki erabaki dite tantuak aurrealdean. Saralegik eta Beginok ezin izan dute markagailua irauli eta 22-6 bukatu da norgehiagoka.
Asegarceko bikoteak ez du oraindik garaipenik lortu Binakako Txapelketan eta Iparraldeko aurrelariak eta Laskurainek bigarren garaipena eskuratu dute.