Binakakoa
22-12, Labriten
Oinatz Bengoetxeak eta Apraizek ezin izan dute bikote liderra gainditu
Erredakzioa
Binakako Txapelketako bikote liderrak, Olaizola II.a-Beroiz, 22-12 gainditu ditu Oinatz Bengoetxea eta Alexis Apraiz Iruñeko Labrit pilotalekuan.
Oinatz Bengoetxea eta Alexis Apraiz kupidarik gabe gainditu dituzte Aimar Olaizolak eta Mikel Beroizek Iruñeko Labrit pilotalekuan (22-12), Binakako Txapelketako hamabigarren norgehiagokan.
Olaizola II.ak eta Beroizek ez dute porrota ezagutu oraindik eta txapelketan sendo jarraitzen dute. 2-13 markagailuan goitik hasi dira, baina Bengoetxea jokoan sartu da eta gorriek 10-15ekoa jarri dute.
Bikote liderrak ez du ezustekoa emateko aukerarik eman eta azkeneko markagailua 22-12koa izan da Labriten. Beroizek ohiko segurtasuna erakutsi du eta Aimar Olaizola bikain aritu da aurrealdean.