Binakakoa
Bizkaia pilotalekuan
Olaizolak eta Beroizek finalerdietako aurreneko puntua lortu dute
Erredakzioa
Pablo Berasaluze eta Jon Ander Albisu 15-22 gainditu dituzte Nafarroako pilotariek Bilboko Bizkaia pilotalekuan.
Aimar Olaizolak eta Mikel Beroizek finalerdietako ligaxkako aurreneko puntua eskuratu dute Pablo Berasaluze eta Jon Ander Albisu 15-22, erraz gaindituta. Nafarroako bikoteak Binakako Txapelketan porrota ezagutu gabe jarraitzen du Bilboko Bizkaia pilotalekuan garaipena lortu ondoren.
Berasaluze VIII.aren, eta batez ere, Albisuren akatsek erabat baldintzatu dute neurketa. Gorriek ezustekoa eman dute partidako aurreneko minutuetan eta markagailuan aurrea hartu dute Pablo Berasaluzeren erremate eder bati esker (7-6). Hala ere, akats argi ugari egin dituzte eta Olaizola II.ak eta Beroizek 15-22 irabazi dute.