Binakakoa
Bizkaia pilotalekua
Xalak eta Laskurainek ezustekoa eman dute eta finalerako sailkatu dira
Erredakzioa
Olaizola eta Beroiz 22-18 mendean hartu zituzten. Xala eta Laskurainek Beroizen ahultasuna aprobetxatu zuten. Partida erdialdera atzelariak eskuetan arazoak izan zituen.
Olaizolak eta Beroizek agintzen hasi eta markagailuan aurre hartu zuten. Hala ere, neurketa erdialdera atzelariak eskuetan arazoak izan zituen eta Olaizolak airea bilatu behar izan zuen bikotekidea defendatzeko.
Beroizek arazo fisikoak zituela konturatu zen Aspeko bikotea, eta jokoa atzean kargatu zuen. Horrela, Olaizolak ezin izan zion norgehiagokari eutsi, eta Xalak eta Laskurainek partida irauli zuten.
Horrela, txapelketan garaipen gehien lortu dituen bikotea finaletik kanpo geratu da. Honenbestez, bi bikote faboritoak (Olaizola-Beroiz eta Irujo-Barriola) ez dira finalerako sailkatu.