Binakakoa
Lesioa
Peio Etxeberriak ostegunean erabakiko du jokatu ala ez
EITB MEDIA
Zenotzeko aurrelariari egindako proba osagarrietan baieztatu denez, Etxeberriak ez du hautsita hatz-koskorra, eta ez dago baztertuta ostiralean jokatu ahal izatea.
-
Peio Etxeberria. Argazkia: EITB Media.
Eskuz Binakako Txapelketako 5. jardunaldiko partidan, Peio Etxeberriak, tanto bat galdu ostean, ukabilkada bat eman zion kontrakantxa eta harmailak bereizten dituen hormatxoari, eta zauri handia egin zuen hatz-koskorran. Partida amaitu ondoren erradiografia bat egin zioten, non "haustura lerro" posible bat ikusten zen.
Baina atzo Zenotzeko aurrelariari egindako proba osagarrietan eskuin eskuko hatz txikiko metakarpoaren burua hautsi duenik baztertu da. Izan ere, hilaren 24an Euskal Telebistari emandako elkarrizketa batean, pilotariak eskuan minik ez zuela sentitzen adierazi zuen.
Asteazken honetan Sestaon eta Tolosan jokatuko diren seigarren eta zazpigarren jardunaldietako pilota aukeraketetara joango da Etxeberria, baina ostegunean erabakiko du bere parte-hartzea, frontoiko azken proba baten ondoren
Jokatu ezin badu, Aspek orain arte Elezkano II.a izan du ordezko, baina Javier Zabalaren garaipen-bolada onak errioxarra aukeratua izatea eragin dezake.