Itxi

X-deportes_campeonato individual-X

X-deportes_campeonato individual-X

Buruz Burukoa

3-22

Jaunarenak Olaizola I jipoitu du eta final-zortzirenetan da

Erredakzioa

3-22ko emaitzarekin nagusitu da Leitzako pilotaria, eta Jose Javier Zabaletaren aurka jokatuko du hurrengo kanporaketa.

3:20
Jon Jaunarena. Argazkia: EiTB

Jon Jaunarenak Buruz Buruko Txapelketako final-zortzirenetarako sailkapena lortu du Asier Olaizolari 3-22 irabazita. Leitzako pilotariak Jose Javier Zabaletaren aurka jokatuko du hurrengo kanporaketa.

Partida azkarra izan da, eta Jaunarenak merezita lortu du garaipena. Asier Olaizola 2-1 irabazten hasi da, baina Jon Jaunarenak azkar erantzun dio eta 2-5 jarri da aurretik. Jarraian Olaizola I.ak aurkariaren bolada etetea lortu du, bere hirugarren tantoa eginda (3-5). Baina Jaunarena nagusi izan da kantxan eta 3-5ekotik zuzenean 22. tantoraino joan da, hamazazpi tanto jarraian eginda.