Buruz Burukoa
Igandean, 18:00etan
Buruz Buruko finala ekainaren 23an jokatuko da Bizkaia pilotalekuan
Erredakzioa
Juan Martinez de Irujo eta Aimar Olaizola pilotariak lehiatuko dira Bilbon txapela lortzeko asmoz. Sarrerak asteartean jarriko dira salgai, eta 40 eurotik 130 eurora arteko prezioa izango dute.
-
Bizkaia pilotalekua. Argazkia: EFE
Buruz Buruko txapelketaren finala ekainaren 23an, igandean, jokatuko da Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Juan Martinez de Irujo eta Aimar Olaizola lehiatuko dira, txapela jokoan egongo delarik.
Finalerako sarrerak astearte honetan (10:00etan) jarriko dira salgai. Sarrera merkeenak 40 euro balio du, eta garestienak 130 euro.