Itxi

X-deportes_campeonato individual-X

X-deportes_campeonato individual-X

Buruz Burukoa

Final handia

Martinez de Irujo 'bolada onean' helduko da finalera

Erredakzioa

Iberoko pilotariaren ustez 'agintzen duenak aukera gehiago izango ditu txapela irabazteko'. Olaizola II.a punturik egokienean helduko dela ere azpimarratu du Irujok.

1:07

Juan Martinez de Irujo finala jokatzeko gogotsu dago. Iberoko pilotariak Buruz Buruko Txapelketako bere bosgarren txapela lortzeko borrokatuko du, igandean, eta handienen artean sartzeko abagunea izango du.

Nafarroako aurrelaria 'bolada onean' helduko dela onartu du, baina Aimar Olaizola ere punturik onenean dagoela gogoratu du. "Nik agintzen badut, dena bide onetik joango da", azaldu du Martinez de Irujok.

"Agintzen duenak aukera gehiago izango ditu txapela irabazteko. Aimarrek agintzen duenerako prest egon beharko dut", esan du Aspeko txapeldunak.