Buruz Burukoa
5. txapela
Irujo, Buruz Burukoan beti protagonista
Erredakzioa
Azken hamarkadan jokatu diren hamar finaletatik zortzitan egon da presente Iberoko pilotaria.
Atano III. pilotalekuan jokatu zen igandean 2104ko Buruz Buruko txapelketako final handia Juan Martinez de Irujoren eta Julen Retegiren artean. Iberoko pilotariak aise irabazi zuen azken hamarkadan jokatutako zortzigarren finala.
2004tik hiru gizon izan ditu aurrean Irujok: Xala (bi final jokatu eta biak irabazi), Olaizola II.a (bost final jokatu eta bi irabazi) eta aurtengoa Retegiren kontra.
Irujoren finalak
2004 | Martinez de Irujo-Xala, 22-12 (Atano III)
2005 | Olaizola II -Martinez de Irujo, 22-18 ( Atano III)
2006 | Martinez de Irujo-Olaizola II, 22-17 (Atano III)
2009 | Martinez de Irujo-Olaizola II, 22-12 (Atano III)
2010 | Martinez de Irujo-Xala, 22-13 (Ogueta)
2012 | Olaizola II- Martinez de Irujo, 22-07 (Bizkaia)
2013 | Olaizola II-Martinez de Irujo, 22-07 (Bizkaia)