Buruz Burukoa
Larunbatean Labriten
Buruz burukoa: Txapelketarik onena hastera doa
Txetxu Urbieta
Erredakzioa
Igandean Eibarren partida handia. Irujo eta Barriola izango dira nor baino nor. Dirua nabarmen Iberoko aurrelariaren alde aterako da.
Buruz buruko txapelketa nagusia datorren asteburuan hasiko da. Zortzi pilotari bi multzotan banatuta. Datorren asteburuan aurreneko bi partidak jokatuko dira. Larunbatean Asier Olaizola eta Oinatz Bengoetxea izango dira nor baino nor Iruñeako Labriten.Leitzarra izango da faborito Leitzan bizi den goizuetarraren aurka.
Igandean Eibarren partida handia. Irujo eta Barriola izango dira nor baino nor. Baldintza normaletan ere Irujo izango bazen faborito, Barriola ia urtebete geldirik egon ondoren, dirua nabarmen Iberoko aurrelariaren alde aterako da.
Promozio txapelketan Aitor Zubietak ostiralean Aritz Lasaren aurka jokatuko du Urretxun. Aitor Zubietak gaur Euskadi Irratian esan duenez eskuin eskua juxtu-juxtu dauka. Multzoko beste partida Arretxek eta Urrutikoetxeak datorren astelehenean Tolosan jokatuko dute