Buruz Burukoa
Material aukeraketa
Buruz burukoa: Asier Olaizola eta Oinatz Bengoetxea, lanerako prest
Txetxu Urbieta
Redacción
Asier Olaizola eta Oinatz Bengoetxea ez dira ados jarri materialari buruz galdetutakoan. Espero bezala Leitzan bizi den goizuetarrak leitzarrak baino pilota astun eta indartsuagoak aukeratu ditu.
Buruz Buruko berrirako aurreneko pilota aukeraketa egin da gaur Labriten. Asier Olaizola eta Oinatz Bengoetxea ez dira ados jarri materialari buruz galdetutakoan. Espero bezala Leitzan bizi den goizuetarrak leitzarrak baino pilota astun eta indartsuagoak aukeratu ditu.
Bi nafarrak behin neurtu dira buruz-buru. 2008ko ekitaldian finalerdia jokatu zuten. Asier Olaizola zen faborito baina Oinatz Bengoetxeak 22 eta 16 irabazi zuen. Gero Barriola menderatuta txapela jantzi zuen.
Bihar Eibarren Irujok eta Barriolak dute pilota aukeraketa.