Buruz Burukoa
22-5
Buruz burukoa: Xala, oso erraz Gonzalezen aurka
Txetxu Urbieta
Erredakzioa
Iparraldekoen arteko lehiak ez du kolorerik eduki eta Xalak 22-5 gainditu du Sebas Gonzalez.
Xalak 22 eta 5 irabazi du Gonzalezen aurka gaur Eibarren jokatu duten Buruz buruko txapelketako partida.
Neurketa eskasa izan da. Xala ondo aritu da, baina Gonzalezek aspaldiko partidarik okerrena jokatu du opari gehiegi eginez.
Datorren asteburuan A multzoko bigarren jardunaldia jokatuko da. Larunbatean Labriten Irujo eta Olaizola I neurtuko dira. Igandean Eibarren Barriola eta Bengoetxea leitzarren txanda izango da.