Buruz Burukoa
Labriten
Buruz burukoa: Asier Olaizolak Barriola menderatu du (22-18)
Txetxu Urbieta
Erredakzioa
Olaizolak finalerdietan izatek Irujoren garaipena behar du edo Irujok Bengoetxeaen aurka 14 tanto baino gehiago ez egitea.
Asier Olaizolak 22 eta 18 irabazi du Abel Barriolaren aurka gaur Labriten jokatu duten buruz-buruko txapelketako partida. Emaitza honekin Olaizolak finalerdietan izateko bihar Irujoren garaipena behar du edo Irujok Bengoetxeaen aurka 14 tanto baino gehiago ez egitea.
Gaur Labriten gora-behera handiko partida izan da. Pilotari bakoitzak bere pilotarekin min egin du. Barriola 9 eta 4 aurreratu da; Olaizola ondoren 20 eta 9; Barriola 18 eta 20ra hurbildu da. Azkenean Olaizola nagusi.
Promozio txapelketan finalerdiak erabakita. Bat Leizak eta Aritz Lasak jokatuko dute, bestea Beroizek eta Urrutikoetxeak.