Buruz Burukoa
Maiatzaren 12an eta 13an
Olaizola II, Elezkano II, Altuna III eta Ezkurdia, finalerdietarako prest
eitb.eus
Aimar Olaizolak Danel Elezkano izango du aurkari maiatzaren 12an Labriten eta Jokin Altunak Joseba Ezkurdiaren aurka jokatuko du maiatzaren 13an Bizkaia frontoian.
-
Bizkaia Frontoia. Argazkia: EFE
2018ko Buruz Buruko Txapelketa azken txanpan sartu da, eta asteburu honetan jokatuko dira finalerdiak. Aimar Olaizola, Danel Elezkano, Jokin Altuna eta Joseba Ezkurdia dira finalerdiak jokatuko dituzten pilotariak. Bi finalerdiak zuzenean eskainiko dituzte ETB1ek eta eitb.eus webguneak.
Maiatzaren 12an Labriten jokatuko dute Aimar Olaizolak eta Danel Elezkanok. Olaizola II.a faboritoa da, eta ilusio handia du aurtengo txapelketan. Bestalde, Elezkano II.ak ETBri adierazi dio, berarentzat gauza handi dela finalerdiak jokatzea.
Maiatzaren 13an Bizkaia frontoian ariko dira nor baino nor Joseba Ezkurdia eta Jokin Altuna. Ezkurdia Binakako txapelduna da, eta sentsazio onekin da. Altunak, ordea, ETBri adierazi dio entrenamenduan ez dituela sentsazio onak izan, baina iganderako ondo egongo dela.