Buruz Burukoa
22-8
Buruz Burukoa: Idoatek Asier Olaizolari irabazi eta finalerdietan da
Erredakzioa
Pilotari gazteak 22-8 irabazi dio Goizuetako aurrelari beteranoari eta final-laurdenak gainditu ditu.
Mikel Idoatek partida bikaina jokatu du Buruz Buruko txapelketako final-laurdenetan. Asier Olaizolari 22-8 irabazi dio eta finalerdietarako txartela lortu du.
Asier Olaizola 5-0 galtzen hasi zen. Bazirudien Goizuetakoak erreakzionatu egingo zuela, baina ez zen horrela izan. Idoate ez zen kokildu eta aurrera jarraitu zuen. Ez zion aukerarik eman Olaizola I.ari eta garaipena lortu zuen 22-8ko emaitzarekin. Honenbestez, Mikel Idoate Buruz Buruko txapelketako errebelazioa da.