Itxi

X-deportes_campeonato individual-X

X-deportes_campeonato individual-X

Buruz Burukoa

Bizkaia frontoian

Xalak jokatuko du finala Olaizola II.aren aurka, uztailaren 3an

Erredakzioa

Lapurtarrak Enpresen Ligako ordezkariak konbentzitu ditu eta finala atzeratu egin dute. Xala egun horretan Bizkaia frontoian jokatzeko prest ez badago, Aimar Olaizola izango da txapeldun.

Yves Salaberri ''Xala''k Buruz Buruko Txapelketako finala jokatuko du. Enpresen Ligako ordezkariekin bildu da pilotaria, eta finala uztailaren 3ra atzeratzeko erabakia hartu dute. Finala hartzekoa zen frontoia ez dute aldatu, eta Bilboko Bizkaia frontoian izango da. Data horretarako Xala jokatzeko moduan ez badago, Aimar Olaizolak jantziko du txapela.

Aimar Olaizola eta Xala lehiatuko dira, hortaz, finalean. Ekainaren 19an ziren Xala eta Aimar finala jokatzekoak, lehen atzerapenaren ostean, baina hilaren 6an Xala apendizitisak jota operatu zuten. Orduan, enpresek finalaren data aldatuko ez zutela eta Olaizola II.ak Oinatz Bengoetxearen aurka jokatuko zuela esan zuten. Orain, ordea, finala atzeratuko dela iragarri dute, eta Olaizolak eta Xalak jokatuko dute, honenbestez, uztailaren 3an, Bilbon.