Buruz Burukoa
Gaur aurkeztu da
Ostiralean hasiko da 2020ko Buruz Burukoa, Dario-Zubizarreta partidarekin
eitb.eus
Ataunen eta Amurrion izango dira txapelketako lehen partidak. Finala hilaren 29an jokatuko da, Bilbon.
2020ko Buruz Burukoaren aurkezpena egin da gaur.
Txapelketak hainbat nobedade izango ditu, lehenengoa askoz laburragoa izango dela aurtengo pandemiaren ondorioz eta bigarrena enpresa bakoitzak sei pilotari besterik ez dituela aurkeztu.
Baikoren aldetik Mikel Urrutikoetxea, 2019ko txapeldunordea, Bengoetxea VI.a, Bakaikoa, Peña II.a, Agirre eta Aranguren pilotariek hartuko dute parte, eta Aspe enpresak honako sei aurkeztu ditu, Irribarria, iazko txapelduna, Ezkurdia, Elezkano II.a, Altuna III.a, Jaka eta Dario.
Aurreneko partida ostiralean jokatuko da gaueko 21:15ean, Ataunen, eta bigarrena larunbatean, Amurrion, arratsaldeko 17:30etik aurrera.
Buruz Burukoaren koadroa
Final-zortzirenak
A) Zubizarreta-Dario (ostirala 6, Ataun)
D) Altuna-Peña (igandea 8, Eibar)
B) Jaka-Bakaikoa (igandea 8, Eibar)
C) Bengoetxea-Agirre (larunbata 7, Amurrio)
Final-laurdenak (azaroak 13-15)
A) vs Irribarria
D) vs Ezkurdia
B) vs Urrutikoetxea
C) vs Elezkano
Finalerdiak (azaroak 21-22)
A vs D
B vs C
Finala
Bilbon, azaroaren 29an
Eskuz banakakoa honela gelditu da: pic.twitter.com/duYkPgcQWr
— kepairibar (@kepairibar) November 3, 2020