Itxi

X-deportes_campeonato individual-X

X-deportes_campeonato individual-X

Buruz Burukoa

ETB1en eta eitb.eus-en

Zubizarreta-Dario partidarekin hasiko da gaur Buruz Burukoa

eitb.eus

Ostiraletik igandera bitartean jokatuko dira Buruz Buruko lehen lau partidak final-laurdeneko txartelaren bila. Ataunen izango da lehen hitzordua.

1:07
Dario eta Iraitz Zubizarreta

2020ko Buruz Buruko txapelketa handia hasiko da gaur inolako faborito argirik gabe.

Final-zortzirenetako lau partidak zuzenean eskainiko dira EiTB; honako hauek dira neurketa horiek, Zubizarreta-Dario, ostiralean, Bengoetxea-Agirre, larunbatean eta igandeko bi partidak: Altuna-Peña eta Jaka-Bakaikoa.

Aurreneko partida ostiralean jokatuko da gaueko 21:15ean, Ataunen, eta bigarrena larunbatean, Amurrion, arratsaldeko 17:30etik aurrera.

Buruz Burukoaren koadroa

Final-zortzirenak

A) Zubizarreta-Dario (ostirala 6, 21:15, Ataun)

C) Bengoetxea-Agirre (larunbata 7, 17:30, Amurrio)

D) Altuna-Peña (igandea 8, 17:00, Eibar)

B) Jaka-Bakaikoa (igandea 8, 17:00, Eibar)

Final-laurdenak (azaroak 13-15)

A) vs Irribarria

D) vs Ezkurdia

B) vs  Urrutikoetxea

C) vs Elezkano

Finalerdiak (azaroak 21-22)

A vs D

B vs C

Finala

Bilbon, azaroaren 29an