Publizitatea
Itxi

2020/11/13

14:49

Buruz Burukoa

Final-laurdenak

Iker Irribarria - Dario Gomez, gaur, Irunen

eitb.eus

Partida guztiak ateak itxita jokatu behar dira, baina ETB1en eta eitb.eus-en zuzenean ikusteko aukera egongo da.

  • Irribarria eta Dani Gomez

    Irribarria eta Dani Gomez

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Irun, Bilbo eta Eibar izango dira 2020ko Buruz Buruko final-laurdenetako egoitzak asteburu honetan, Aspek eta Baikok enpresak jakitera eman duten bezala.

Lehen partida gaur jokatuko da Iruneko Uranzu frontoian (22:00), Iker Irribarria egungo txapeldunak Dario Gomezen aurka jokatuko du eta larunbatean, Bilboko Bizkaia frontoian, Joanes Bakaikoa kanporatu duen Erik Jakak Mikel Urrutikoetxearen aurka neurtuko ditu indarrak.

Eibarreko Astelenan bi partida izango dira igandean, alde batetik, Danel Elezkano - Asier Agirre, eta bestetik, hasieran batean final-laurdenetako partida handiena: Jokin Altuna vs Joseba Ezkurdia.

Neurketa guztiak ateak itxita jokatu behar dira Eusko Jaurlaritzako araudi jarraituz, baina ETB1en eta eitb.eus-en zuzenean ikusteko aukera egongo da.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;