Itxi

X-deportes_campeonato individual-X

X-deportes_campeonato individual-X

Buruz Burukoa

Atariko kanporaketa

Artolak Buruz Burukoa jokatzeko txartela eskuratu du, Arteaga II.a mendean hartuta

A. B. E. | EITB Media

Iñaki Artolak 2021eko Buruz Buruko Txapelketa jokatuko du, atariko partidan Axier Arteagari 22-2ko emaitzarekin irabazita.

  • Artola eta Arteaga II

    Artola eta Arteaga II, partida amaitu ostean. Argazkia: EITB Media

Iñaki Artolak 2021eko Buruz Buruko Txapelketa jokatzeko txartela eskuratu du, ostiral honetan Zallako pilotalekuan Axier Arteagari atariko partida irabazita, 22-2ko emaitzarekin.

Lehen tantoa Artolak egin du (1-0), baina jarraian erantzun dio Arteagak (1-1). Ondoren, sei tanto jarraian egin ditu Artolak (7-1). Axier Arteagak aurkariaren bolada ona moztu du bigarren tantoa eginda (7-2), baina ez dio jarraipenik eman, eta Artola zuzenean joan da 22. tantora arte (22-2).

Partida, tantoz-tanto: 1-0, 1-1 2-1, 3-1, 4-1, 5-1, 6-1, 7-1, 7-2, 8-2, 9-2, 10-2, 11-2, 13-2, 14-2, 15-2, 16-2, 17-2, 18-2, 19-2, 20-2, 21-2 eta 22-2.