Publizitatea
Itxi

2021/06/02

18:04

Buruz Burukoa

Ekainaren 13tik 20ra

Buruz Buruko finala astebetez atzeratu da

EITB MEDIA

Altunak eta Artolak jokatzekoa diren neurketa ekainaren 20ra pasatuko da Alegiako aurrelariak dituen "arazo fisikoak" direla eta.

  • Iñaki Artola.

    Iñaki Artola. Argazkia: EITBren bideo batetik hartutako irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Jokin Altunak eta Iñaki Artolak jokatuko duten 2021eko Buruz Buruko finalak astebeteko atzerapena izango du. Hala, ekainaren 13an izan behar zen neurketa ekainaren 20ra atzeratu dela jakinarazi du asteazken honetan Esku Pilotako Enpresen Ligak.

Zabaldutako oharrean irakur daitekeenez, Baiko Pilota enpresa izan da atzerapena eskatu duena, Artola bere pilotariak dituen "arazo fisikoengatik". Eskari horri Alegiako aurrelariaren osasun-egoerari buruzko mediku-txosten bat erantsi dio Baikok, eta, hura kontuan hartuta, Borja Oses txapelketako epaile bakarrak finalaren data aldatzea erabaki du.

Bere erabakia hartzeko garaian Buruz Buruko Txapelketaren Araudiak finalari buruzko atalean dioena hartu du aintzat Osesek:

Sailkatuetako bati hasieran aurreikusitako datan txapelketaren finalean parte hartzea eragozten dioten gertaerak badaude, txapelketa beste data batera atzeratu ahal izango da, EPELeko Lehiaketa Epaile Bakarrak hala erabakitzen badu. Pilotariak ezin badu finala hasieran aurreikusitako datan jokatu, EPELeri jakinarazi beharko dio, parte hartzea eragozten dioten gertaerak jaso bezain laster. Gertakariak pilotariaren osasunarekin lotura badu, pilotariak edo pilotaria kide den enpresako medikuak txosten medikoa aurkeztu beharko du. Txosten horretan, pilotaria finala jokatzeko prest egongo dela aurreikusten den data bat ezarri beharko da. EPELeko Lehiaketa Epaile Bakarrak, gertaerak aztertuta, atzerapena eman edo ez erabakiko du, eta, ematen badu, beste egun bat ezarriko du finalerako, 2021eko ekainaren 20a baino lehen lehiatu beharko litzatekeena.

Horrenbestez, pilotazaleek beste astebetez itxaron beharko dute EITBn ikusi ahalko den finalaz gozatzeko. Final horretan aritzeko, Altunak Zabaleta kaleratu zuen (8-22) eta beste horrnbeste egin zuen Artolak Rezustarekin (16-22).

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;