Itxi

X-deportes_campeonato individual-X

X-deportes_campeonato individual-X

Buruz Burukoa

Bigarren finalerdia

Ezkurdia izango da Lasoren aurkaria Buruz Buruko finalean, Jaka 22 eta 2 jipoitu ostean

EITB MEDIA

Arbizuko pilotaria jaun eta jabe izan da Astelena pilotalekuan jokatutako bigarren finalerdian. Nafarren arteko finala izango da, Iruñean, maiatzaren 29an.

01:16
Ezkurdia vs Jaka

Joseba Ezkurdiak Buruz Buruko bere lehen finala jokatuko du maiatzaren 29an Iruñean, eta beste nafar bat, Unai Laso, izango du aurkari. Ezkurdiak Erik Jaka jipoitu du Eibarko Astelena pilotalekuan jokatutako finalerian (22-2).

Finalerdiak ibilbide laburra izan du, eta protagonista bakarra: Joseba Ezkurdia. Jaka 0 eta 1 aurreratu da, baina hortxe bukatu zaizkio indarrak. Ezkurdiak emaitza irauli eta 14 tanto egin dizkio jarraian. 14 eta 2koa ere anekdota hutsa izan da, Arbizukoaren huts baten ondorioz iritsi delako. Ezkurdia indartsu, eraginkor eta ausart aritu da partida osoan, eta Jaka nahieran mugitu du, bere jokoa etengabe jipoituz.

Horrela, 22rainoko bidea erraz eta azkar egin du Joseba Ezkurdiak. 22 eta 2 gailendu da, eta bera izango da Unai Lasoren aurkaria finalean. Nafarrak Jokin Altuna egungo txapelduna kanporatu zuen larunbatean Bilbon eta, ondorioz, nafarren arteko finala izango da aurten.

Nafarren festa

Nafarroa Arena pilotalekuak bere historiako lehen finala hartuko du maiatzaren 29an, 2022ko Buruz Burukoa. Joseba Ezkurdiak eta Unai Lasok neurtuko dituzte indarrak. Bata zein bestearentzat, Buruz Buruko lehen finala eta lehen txapela izango da.