Itxi

X-deportes_campeonato individual-X

X-deportes_campeonato individual-X

Buruz Burukoa

Piloten aukeraketa

Beldurra kendu behar duela aitortu du Olaizolak

Erredakzioa

Lesiotik "hobeto" dagoela eta "egunak pasatu ahala" hobekuntza igartzen duela esan du Olaizolak. Aurkariaren arazo fisikoak direla eta erlaxatuko ez dela ohartarazi du Bengoetxeak.

01:00
Olaizolak eta Bengoetxeak materiala aukeratu dute Labriten
Buruz Buruko txapelketaren finalerdiko partidarako pilotak hautatu dituzte gaur Aimar Olaizolak eta Oinatz Bengoetxeak Iruñeko Labrit pilotalekuan. Goizuetako aurrelariaren arazo fisikoek neurketaren atarikoak markatu dituzte. Besoko lesioaren beldurra kendu behar duela aitortu du Olaizolak, baina larunbatean "ondo" egotea espero du.

Nola dagoen jakiteko, larunbatera arte itxaron beharko dela adierazi du Olaizolak, baina lesiotik "hobeto" dagoela eta "egunak pasatu ahala" hobekuntza igartzen duela esan du.

"Buruko txipa aldatu behar dut. Mina sentitzen dut, baina ez oso handia. Beldurra kendu behar dut. Pilota ohi bezala, daukadan guztiarekin, astintzea espero dut", azaldu du.

Lesioak normaltasunarekin entrenatzea eragotzi diola esan du Goizuetako pilotariak, baina "larunbaterako ongi izatea" espero duela erantsi du. Bengoetxea, "oso lehiakorra", garaitzeko "ilusio handia" azaldu du Olaizolak.

Bengoetxea

Bestalde, aurkariaren arazo fisikoak direla eta erlaxatuko ez dela ohartarazi du Leitzako pilotariak

"Aimar pilotari ikaragarria da. Ehuneko ehunean dagoela badakit, nahiz eta zalantzak izan, oso zaila izango da", adierazi du.

Joko "onarekin" dagoela gaineratu du Bengoetxeak. Olaizolari irabazteko gai dela demostratu nahi du leitzarrak, baina horretarako asko jokatu beharko duela erantsi du.