Buruz Burukoa
Ekainaren 24an
Agortu dira finalerako sarrera guztiak
Erredakzioa
Bilboko Bizkaia pilotalekuan indarrak neurtuko dituzte Juan Martinez de Irujok eta Aimar Olaizolak, ekainaren 24an. Berriro ere, giroa bikaina izango da.
-
Bizkaia frontoiaren artxiboko irudia. Argazkia: EITB
Agortu dira Buruz Buruko Txapelketako finala ikusteko salgai jarritako sarrera guztiak. Ekainaren 24an indarrak neurtuko dituzte Juan Martinez de Irujok eta Aimar Olaizolak, Bilboko Bizkaia pilotalekuan.
Asteartean 550 sarrera salgai jarri zituzten eta, merkeak ez diren arren, dagoeneko guztiak agortu dira. Berriro ere giro bikaina egongo da Bizkaian.