Buruz Burukoa
Olaizola-Irujo (22-7)
Aimar Olaizola jokatutako finalarekin 'gustura' gelditu da
Erredakzioa
Goizuetakoak bere familiari eskaini dio Buruz Burukoan lortutako hirugarren txapela. Aimarrek 'partida ona' jokatu duela onartu du.
Aimar Olaizola jokatutako finalarekin 'pozik eta gustura' dagoela azaldu du. Goizuetako pilotariak familiari eskaini dio txapela, batez ere, Asier Olaizola bere anaiari. Aimarrek "finalera heltzeko anaiaren laguntza ezinbestekoa" izan dela onartu du.