Itxi

X-deportes_campeonato individual-X

X-deportes_campeonato individual-X

Buruz Burukoa

Final-laurdenak

Lasok ez du larunbateko partida jokatuko Elordiren aurka, belaunean min hartuta dabilelako

EITB MEDIA

Baikok ohar batean azaldu duenez, tendinopatia du eskuin belauneko errotulan, eta atseden hartu beharko du pilotari nafarrak, Elordiren aurkako Buruz Buruko final-laurdenetako neurketa bertan behera utzita.

  • Unai Lasoren artxiboko irudi bat. Irudia: EITB Media

    Unai Lasoren artxiboko irudi bat. Irudia: EITB Media

Unai Lasok bertan behera utzi du larunbat honetan, Iruñean, Aitor Elordiren aurka jokatzekoa zuen Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako partida, eskuin belaunean min hartuta dabilelako. Orain dela bi egun egindako lan-saioan, mugimendu bat zakar eginda hartu zuen min. Errotulan tendinopatia diagnostikatu diotenez, ezin du kirolik egin, eta fisioterapia tratamendua hasiko du.

Horrenbestez, aurrelari nafarrak 22-0 galduko du neurketa, final-laurdenetako ligaxkako azken neurketan.

Larunbateko jaialdia Elordi-Zabaleta eta Peña II-Mariezkurrena II bikoteen arteko lehiarekin abiatuko da; jarraian, Agirrek eta Salaberriak Buruz Buruko Serie B Txapelketako partida jokatuko dute.

Aldaketa hori dela eta, jaialdirako sarrerak aldez aurretik erosita dituztenek dirua itzul diezaieten eska dezakete sarrerak@entradasfronton.com helbidean.