Itxi

X-deportes_cuatro y medio-X

X-deportes_cuatro y medio-X

Lau t'erdikoa

Egutegia

Senar-Murua Lau t'erdiko B Serieko finalerdia astelehenera atzeratu dute, eta Tolosan jokatuko da

EITB Media

Hasiera batean, norgehiagoka ostiral honetan jokatzekoa zen, Diman, bi finalerdiak erabakitzeko jaialdiaren baitan. Amiano eta Rekalderen arteko B Serieko txapelketako beste finalerdia, ostera, ostiralean jokatuko da Bizkaiko udalerrian.

  • Murua izerdia kentzen, Serie B txapelketako partida batean. Irudia: EITB

    Murua izerdia kentzen, Serie B txapelketako partida batean. Irudia: EITB

Aspe Pilotak bere karteldegiaren bidez gaur jakitera eman duenez, Senar eta Muruaren arteko Lau t'erdiko B Serieko txapelketako finalerdia datorren astelehenean jokatuko da, Tolosan (Gipuzkoa), 16:30ean hasiko den jaialdian.

Hasiera batean, norgehiagoka ostiral honetan joakatzekoa zen, Diman (Bizkaia), bi finalerdiak argitzeko jaialdiaren baitan.

Amiano eta Rekalderen arteko B Serieko txapelketako beste finalerdia, aldiz, ostiralean jokatuko da, Diman, 21:15ean hasiko den jaialdian.

Txapelketaren finala Irunen jokatuko da, azaroaren 8an, 17:30ean hasita.