Itxi

X-deportes_cuatro y medio-X

X-deportes_cuatro y medio-X

Lau t'erdikoa

Gasteizen

Ezkurdiak, eskuineko eskuaren eskafoidean kontusioa duela, Lau t'erdiko finalerdia jokatuko du larunbatean

EITB

Arbizuko pilotariak Javi Zabalaren aurka jokatuko du, txapelketako finalerako txartela jokoan. Erresonantzia magnetikoa egin diote, eta ez du hezurrik hautsi.

  • Joseba Ezkurdia, IRUDIA: EFE

    Joseba Ezkurdia, IRUDIA: EFE

Joseba Ezkurdiak larunbatean jokatuko du 2026ko Lau t'erdiko txapelketaren finalerdia, Gasteizko Ogeta frontoian, Javi Zabalaren aurka, asteazken honetan baieztatu denez. Arbizuko pilotariak eskuineko eskuko eskafoidean kontusioa dauka; erresonantzia magnetikoa egin diote, eta ez du hezurra hautsi. Beraz, partidua jokatu ahalko du.

Asteartean, materialaren aukeraketan, Ezkurdiak adierazi zuen sasoiz dabilela, baina, behin-betiko erabakia hartzeko, osasun txostenaren emaitzaren berri izan arte itxarongo zuela jakinarazi zuen. Emaitza positiboa izan da, eta pilotari nafarrak finalerdia jokatu ahalko du, Ogetan, Gasteizen.

Partida zuzenean izango da ikusgai, eitb.eus eta ETB1en bidez.