Itxi

X-deportes_cuatro y medio-X

X-deportes_cuatro y medio-X

Lau t'erdikoa

Altsasuan

Ezkurdiak jipoia eman dio Aritz Lasari (8-22) eta final-laurdenetan da

Erredakzioa

Arbizuko pilotaria jaun eta jabe izan da, sakea lagun, eta ez dio aurkariari inolako aukerarik eman.

1:24

Joseba Ezkurdia nafarra aise gailendu zaio Aritz Lasa gipuzkoarrari Altsasuko Burunda pilotalekuan jokatutako Lau t'erdiko partidan (8-22).

Ezkurdiak aurreikuspenak bete ditu eta ez dio Aritz Lasari aurkerarik eman. 2 eta 18ko aldea ere izan du, eta merezita lortu du final-laurdenetako ligaxkarako txartela. Nafarrak ahulaldi bakarra izan du, Lasak sei tanto jarraian egin dituenean, baina berehala berreskuratu du partidako agintea.

Arbizuko pilotaria jaun eta jabe izan da hasieratik, sakea lagun. Pilotari abiadura handia eman dio, eta boleaz ere indartsu eta seguru aritu da. Ondorioz, norgehiagoka erabakita utzi du minutu gutxi batzuetan.

Aritz Lasa Aitor Mendizabalen eta Jose Javier Zabaletaren borreroak susperraldi txiki bat izan du, bakarra, eta sei tanto jarraian egitea lortu du. Baina bolada on horrek ez du jarraipenik izan eta Ezkurdia oztoporik gabe iritsi da 8 eta 22ko emaitzara.

Final-zortzirenetako lehen neurketa honek 38 minutu iraun ditu, orotara 205 pilotakada eman dituzte. Lasak tanto bakarra egin du sakez, eta Ezkurdiak, aldiz, sei.