Itxi

X-deportes_cuatro y medio-X

X-deportes_cuatro y medio-X

Lau t'erdikoa

Gaur, Kaiolako final handia

Olaizola II.a – Irujo, historia egingo duen klasiko handia

Erredakzioa

Goizuetakoak irabaziz gero, Lau t’erdiko txapela zortzigarrenez jantziko luke, mitoa handituz. Irujok, berriz, bigarrenez lortuko luke hiru txapela handiak urte berean irabaztea.

1:29

Aimar Olaizolak eta Juan Martinez de Irujok laugarrenez neurtuko dituzte indarrak Lau t?erdiko txapelketako final batean. Neurketa klasikoa da jada, eta edonork irabazita ere, historian sartuko da. Gaur jokatuko da final handia 17:00etan Bilboko Bizkaia frontoian.

Olaizola II.ak irabaziz gero, Goizuetakoa lau txapela jarraian irabazten dituen lehen pilotaría litzateke, eta distantziako errege izaten jarraituko luke, izan ere, zazpi txapela irabazi ditu dagoeneko: 2002, 2004, 2005, 2008, 2011, 2012, eta 2013 urteetan.

Irujori dagokionez, igandean irabaziz gero, aurtengo hirugarren txapelketa handia irabaziko luke, Buruz burukoan eta Binakakoan ere gailendu baitzen. Bigarrenez lortuko luke urte berean hiru txapel nagusiak janztea, pilotari batek inoiz egindakoa.

Biek Lau t?erdian jokatutako lau finalak Aimarren aldekoak izan dira.

Finalerako ibilbidea

Olaizola II.ak espero baino arazo gehiago izan ditu aurten finalean sartzeko, baita Irujok ere. Biek azken jardunaldian lortu zuten finalerdietarako txartela.

Irujok Xalarekin galduta hasi du aurtengo Lau t?erdikoa. Ondorioz, Retegi Biri nahitaez irabazi behar izan zion, baina ligaxkako azken partida, Saralegiren aurkakoa, ez zuen jokatu, gipuzkoarra lesionatuta zegoelako. Finalerdietan aise nagusitu zitzaion Oinatz Bengoetxeari.

Olaizola II.a, berriz, Oinatzi gailendi zitzaion lehen jardunaldian; bigarrenean,  Olaetxearean aurka galdu zuen eta finalerdietarako txartela Ezkurdiari irabazita lortu zuen. Finalerdian Ekaitz Saralegiri gailendi zitzaion.

Finaleko pilotak

Finalerako materialari dagokionez, Aimarrek 106,1 eta 106,4ko pilotak aukeratu ditu, Irujorenak baino astunagoak. Aspekoak 105,1 eta 105,9koak dira.

Material aukeratekaren osteko prentsaurrekoan, bi pilotariek bat egin zuten finaleko gakoa zein izango den esateko orduan: errestoa.

Festibala. 17:00etan

Lau t?erdiko finala igandeko pilota jaialdiko bigarren partida izango da. Lehenengoa, Arretxe II-Albisu eta Retegi Bi-Zabaleta 17:00an abiatuko da (zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en). Finalaren ostean beste partida jokatuko da: Rico IV-Untoria Mendizabal III-Merinoren aurkakoa.