Itxi

X-deportes_cuatro y medio-X

X-deportes_cuatro y medio-X

Lau t'erdikoa

Txapelduna

Irujo: 'Txapela merezi nuen'

Leire Etxazarra | eitb.eus

Finala ona ez dela izan aitortu du Iberoko txapeldunak, "baina ni Aimar baino azkarrago ibili naiz eta hortxe egon da partidako gakoa", adierazi du.

"Txapela merezi nuen" esan du Juan Martinez de Irujok Lau t'erdiko txapela irabazi eta gutxira.

Partida ona ez dela izan aitortu du Iberokoak: "akats leloak egin ditugu, baina ni azkarrago aritu naiz eta hori izan da finaleko gakoa".

Irujok, gainera, historia egin du, bigarrenez irabazi baititu, urte berean, hiru txapelketa handietako txapelak. Hala ere, Iberokoak ez dio horri aparteko garrantzirik eman: "Polita da, baina gehiago nahi dut". Halaber, azken txapel hau "ilusio gehien" egiten diona dela azpimarratu du.

 

tu du.