Itxi

X-deportes_cuatro y medio-X

X-deportes_cuatro y medio-X

Lau t'erdikoa

Final-laurdenetako ligaxka

Altuna jipoitu eta finalaurrekoetan sartu da Bengoetxea VI.a (22-7)

L.E. | eitb.eus

Leitzarra jaun eta jabe izan da partidako lehen tantotik eta Altunak ez du lortu aurkariaren erritmoari eustea.

0:52

Oinatz Bengoetxea Lau t'erdiko Txapelketako finalaurretarako sailkatzen den hirugarren pilotaria da. Leitzakoa aise nagusitu zaio Jokin Altuna aurtengo edizioko ezustekoari 22 eta 7. Mikel Urrutikoetxea eta Juan Martinez de Irujo dira finalaurrekoetan dauden beste bi pilotariak.

Amezketakoak nahikoa zuen 13 puntu egitearekin finalerdietarako txartela lortzeko, baina Oinatzek ez dio aukerarik eman. Leitzakoa jaun eta jabe izan da lehen tantotik. Altunari, gainera, presioak kalte egin dio.

Lehen tantoetan argie ta garbi geratu da Bengoetxea VI.aren nagusitasuna. Aldea erraz zabaldu du markagailuan, 9-3, 14-5... eta garaipena ez du inoiz arriskuan izan. Altunari gainezka egin dio egoerak, ezin izan du partidan sartu, Asegarcekoak markagailuan gora oztoporik gabe egin duen bitartean.

Azkenean, Oinatz Bengoetxea gailendu da, eta, horri esker, finalerdietan da. Aimar Olaizolak era Artolak astelehenean jokatuko dute final-laurdenetako ligaxkako azken partida. Aimarrek garaipena behar du finalerdietan sartzeko.

Partidako tanto guztiak:

1-0, 2-0, 3-0, 4-0, 4-1, 5-1, 6-1, 6-2, 7-2, 7-3, 8-3, 9-3, 9-4, 10-4, 11-4, 12-4, 12-5, 13-5, 14-5, 14-6, 15-6, 16-6, 17-6, 18-6, 18-7, 19-7, 20-7, 21-7, 22-7.