Itxi

X-deportes_cuatro y medio-X

X-deportes_cuatro y medio-X

Lau t'erdikoa

Bilbon

Irujo txapelduna eta Urrutikoetxea gaztea, kaiolako final handian

Agentziak | Erredakzioa

Iazko txapeldunak, Martinez de Irujok, Lau T'erdiko laugarren txapela irabazi nahi du, eta Urrutikoetxeak, Buruz Buruko txapeldunak, aurtengo bigarrena eskuratu nahi du.

  • Urrutik Irujori irabazi zion final-laurdenetan / EITB.

    Urrutik Irujori irabazi zion final-laurdenetan / EITB.

Lau T'erdiko Txapelketaren finalean artuko dira iazko txapelduna, Juan Martinez de Irujo, eta Buruz Buruko txapelduna, Mikel Urrutikoetxea. Nafarrak laugarren txapela irabazi nahi du, eta bizkaitarra kaiolako lehenengoaren bila arituko da.

Jaialdia zuzenean emango dute, Bilboko Bizkaia pilotalekutik, 17:00etatik aurrera, ETB-1ek eta eitb.eus-ek.

Irujo da faboritoa apustuetan. 34 urterekin, hamahiru titulu handi ditu, eta sasoian dago oraindik. Nahikoa da hori diruak bere alde egiteko, apur bat bada ere.

Urrutikoetxea, berriz, aurtengo ustekabea izan da, 26 urterekin. Ez da Irujo bezain bortitza, baina sendo eta indartsu jokatzen du, eta kalitatean egindako jauziari eta Bengoetxearen lesioak emandako aukerari esker, Buruz Buruko finalean Olaizola II.ari irabazi zion.

Iberokoak gazteen txanda atzeratu nahi du oraindik. Finalerdietan Aimar Olaizola aurretik eraman zuen, eta iaz hiru txapelak eskuratu zituen. Aurten, ez du ezer irabazi gabe denboraldia bukatu nahi.

Bi pilotariak aurrez aurre aritu ziren ligaxkako lehenengo partidan, eta Zaratamoak 9-16ko markagailua iraultzea lortu zuen, irabazteko azkenean (22-18).

Lau T'erdiko finalaz gainera, Ezkurida-Merino eta Elezkano II-Ibai Zabala bikoteen arteko partida izango du jaialdiak.