Itxi

X-deportes_cuatro y medio-X

X-deportes_cuatro y medio-X

Lau t'erdikoa

1997ko finala

Retegi II vs Titin III: historiako partida onenetako bat jokatu zenetik 20 urte

Alberto Acebedo | eitb.eus

Emozioak azken tantora arte irazun zuen, bi pilotariak 21 tantora iritsi baitziren.

  • Retegi II.a eta Titin III.a. Argazkia: ETB.

    Retegi II.a eta Titin III.a. Argazkia: ETB.

Igande honetan, Bizkaia frontoian, Urrutikoetxea eta Altuna III.a aurrez aurre jarriko dituen lau t'erdiko finala diziplina bereko beste final entzutetsu bat jokatu zenetik 20 urte betetzeko aste gutxi falta direla helduko da.

Hain zuzen ere, 1997ko abenduaren 13an, Julian Retegi eta Titin III.a elkarren aurka lehiatu ziren Gasteizko Ogeta pilotalekuan, urte hartako kaiolako txapela jokoan zutela.

Adituek eta neurketa hura ikusteko parada izan zuten pilotazale ugarik gogora ekarri ohi dutenez, urte hartakoa pilotan inoiz izandako partida gogoangarrienetakoa suertatu zen, hasi eta buka.

Ordu eta laurden pasatxo iraun zuen borroka sutsu hark, eta aurkari biak 21 tantora heltzeko gai izan ziren. Bi pilotariek errepertorio zabala eta jokaldi ikusgarri ugari eskaini zituzten, eta izan zen polemikarako tarterik ere.

Horrenbestez, garai ona da aipatu finala gogora ekartzeko, EiTB Nahieranek horixe bera egiteko aukera ematen du.