Itxi

X-deportes_cuatro y medio-X

X-deportes_cuatro y medio-X

Lau t'erdikoa

Adarraga pilotalekuan

Lau t'erdikoa: Gonzalezek Titin gainditu du

Erredakzioa

Iparraldeko pilotariak 22-20 irabazi dio errioxarrari. Finalerdietako lau pilotariek finalera heltzeko aukerak izaten jarraitzen dute.

Sebastian Gonzalezek garaipena lortu du Logroñoko Adarraga pilotalekuan, Titin III.a 22-20 gainditu ostean. Partida ezin hobeto hasi da Trizioko pilotariarentzat, 8-0ekoa partzialaz eta norgehiagoka ondo kontrolatuz joan da errioxarra Gonzalez esnatu den arte. Iparraldekoak 12-12koa lortu du eta hortik aurrera partida berdindurik joan da 20-20ko emaitza heldu arte. Orduan Azkaineko pilotariak bere kalitatea erkutsi du eta 22-20koa utzi du markagailuan.

Barriolak, Irujo, Titinek eta 2009ko txapeldunak finalean izateko aukerak izaten jarraitzen dute. Leitzako atzelariak Titinen aurka jokatuko du eta Gonzalezek Martinez de Irujori aurre egin beharko dio.

Partida tantuz tantu:

1-0, 2-0, 3-0, 4-0, 5-0, 6-0, 7-0, 8-0, 8-1, 8-2, 8-3, 9-3, 10-3, 10-4, 11-4, 11-5, 11-6, 11-7, 11-8, 11-8, 11-9, 11-10, 12-10, 12-11, 12-12, 13-12, 14-12, 14-13, 15-13, 15-14, 15-15, 15-16, 16-16, 17-16, 18-16, 18-17, 18-18, 18-19, 19-19, 20-19, 20-20, 20-21 eta 20-22.