Itxi

X-deportes_cuatro y medio-X

X-deportes_cuatro y medio-X

Lau t'erdikoa

Gaur 17:15ean

Lau t'erdikoaren finala: Irujok eta Barriolak, txapela helburu

Erredakzioa

Iberokoa da faboritoa, baina Barriola ezustezkoa emateko prest dago. Partida, zuzenean eitb.com-en 17:00etatik aurrera.

Gaur jokatuko da Lau t''erdiko txapelketaren final handia. Abel Barriolak eta Juan Martinez de Irujok indarrak neurtuko dituzte Donostiako Atanon (17:00etatik aurrera zuzenean ETB1en eta eitb.com-en).

Iberoko da faboritoa, baina Barriola ezustekoa emateko prest agertu da. Biek Kaiolako bigarren txapela eskuratzea dute helburu: Barriolak Eugi gainditu zuen 2001eko finalean eta Irujok Barriola bera hartu zuen mendean 2006.ean, 22-21eko markagailuarekin.

Ostegunean materiala hautatu zuten. Atanon berrehun lagun inguruk jarraitu zuten saioa eta biak gustura geratu ziren. Dena prest dago eta emozioa ziurtatuta.