Lau t'erdikoa
Atanon
Irujo, Lau t'erdikoaren txapeldun handia (22-17)
Erredakzioa
Barriolak 0-7ko aldea lortu du partida hasi eta berehala, baina Iberokoak erakustaldia eman du oraingoan ere 'kaiolako' bere bigarren txapela lortuz.
Juan Martinez de Irujok irabazi du Lau t'erdiko txapelketaren finala Barriola 22-17 gaindituta, Atanon.
Bikain hasi da partida Abel Barriolarentzat. Neurketa hasi eta berehala 0-6 jarri da leitzarra. Irujok, oso haserre, etenaldia eskatu behar izan du arnasa hartu eta suspertzeko. Eta egin du Iberokoak markagailuan aurrea hartu baitu laster (8-7).
Irujo 13-8kora joan da bere indarra erakutsita, baina Barriolak ez zuen amore eman nahi eta arratsaldeko bigarren berdinketa eman da (14-14). Zirraragarria benetan.
Baina Barriolak ezin izan du Irujo geldiezinarekin eta Iberokoak bere bigarren txapela lortu du. Zorionak!
Markagailua: 0-7; 10-7; 10-8; 13-8; 13-10; 13-12; 14-13; 14-14; 15-14; 16-14;19-14 19-16; 20-16; 20-17; 22-17.